Aurreko asteburuan, gizonezkoen gorengoen mailako Hernaniko zubipe futbol zelaian, publikoaren partetik hainbat jarrera desegokiren artean, Hondarribiko jokalari batek oihu arrazistak entzun behar izan zituen. Eskertu nahi dugu Hernani F.E.-ko zuzendaritza taldeak jarrera horien berri jakin zuenetik gurekin harremanetan jarri eta barkamena eskatu izana. Beraiekin batera, idatzi hau zabaltzea erabaki dugu, idea hauek argi gera daitezen:

  • Publikoki SALATU nahi dugu gertakaria
  • Gure instalakuntzetan horrelako jarrerak ez ditugu nahi, eta ez ditugu onartuko.
  • Lanean jarraituko dugu gure instalakuntzak eremu seguruak izan daitezen bertan dagoen jende guztiarentzat