Kluba

Urtero 400 neska-mutilek baino gehiagok jokatzen dute gure klubean.

Nork dio horietako bat ez dela izango hurrengo Lehen Mailako figura? Denborak bakarrik esan dezake. Ziur dagoena da HFEn balio positiboetan hezten direla eta bere herria maitatzen ikasten dutela, bizitzan zehar gordetzen duten kidetasun sentimendua eraikiz.

Gure himnoa

Hondarribiak badu
futboleko ekipoa
neska ta mutiletan
kategori handikoa

Ekiporik onena da
geurea izaki,
herrian txafo dena
ikustera faki.

Berdea du kolorea
Hondarribian futbola
bizia du umorea
gure herrian odolak.

Zelaian abantian
modu elegantian
pasiak eta kontrolak.
buruakin jo-zia,
baloia jaitsi-zia,
guriak ttuk eta golak!

Hainbat urte badira
hondartzan jo ditugunak
futbol-jokuan orain
gu gara txoil ezagunak.

Kanpoan euskaldun eta
etxean bikingo:
ekipo hoberikan
nik ez ez nike egingo.

Berdea du kolorea
hondarribian futbola,
bizia du umorea
gure herrian odolak.

Zelaian abantian
modu elegantian
pasiak eta kontrolak,
buruakin jo-zia,
baloia jaitsi-zia,
guriak ttuk golak!

14 talde

14 talde ditugu kategoria ezberdinetan

Neguko eta udako eskola

Gure futbol eskolan jokalariak eta pertsonak entrenatzen ditugu

Mundialitoa

Denboraldi amaieran gure jokalari guztiekin festa bat antolatzen dugu eta gure talde guztietako jokalariak nahastuz txapelketa bat jokatzen dugu.

Beteranoak

Klubeko kide izatearen sentsazioa oso handia da. Horren froga da futbola utzi duten jokalari askok txapelketa beteranoak betetzen eta jokatzen jarraitzen dutela.