Giro bikaina igande honetan, abenduak 19, Hondartza futbol zelaian non, klubaren 50. urteurrenaren ospakizunaren baitan, Hondarribia, Real Unión eta Real Sociedaden arteko beteranoen triangeluarra jokatu den.

Lehenengo partidan Real Unionek 1-0 irabazi zion Hondarribiari, bigarren partidan Real Sociedadek 4-2 irabazi zion Real Unionri eta azken partidan Realak 1-0 irabazi zion Hondarribiari.

Azpimarratzekoa Errealaren jokalarien artean Xabi Prietoegon zela, eta bere kalitatea erakutsi zuen bai zelaian, bai partidaren ostean erakutsitako pazientziarekin argazkia atera nahi izan duten haur (eta heldu) guztiekin.

Partida amaitu ostean, lunch txiki batez gozatu zuten hiru taldeek.