Neguko eskola 2025/2026
Neguko eskola 2025/2026
25-26 denboraldiaren hasierarekin, Hondarribia Futbol Elkarteak bere Futbol Eskola jarriko du martxan beste urte batez.
Denboraldi honetan, Futbol Eskolako jardueren hasiera ikasturtearen hasierarekin batera izango da.
Eskola 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago, biak barne; hau da, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitartekoikasleei.
Hondarribia F.E.-k betetzen du eskola-kirola eta kirol-eskolak arautzen dituen foru-araudia. Araudi horren arabera, Futbol Eskolan apuntatuta dauden haurrek astean behin bakarrik entrenatu ahal izango dute.
- Astean behin, 2026/06/19ra arte.
- Hondartza Kiroldegiko futbol zelaiak
- 2014an jaiotakoak: ostiraletan, 17:00etatik 18:30era
- 2015ean jaiotakoak: astelehenetan, 18:30etik 20:00etara
- 2016an eta 2017an jaiotakoak: egun bat aukeratu behar da asteartean, 18:15etik 19:45etara
(gehienez 28 jokalari, 2016ko 14 eta 2017ko 14), edo asteazkenean, 18:00etatik 19:30etara. - 2014 eta 2015ean jaiotakoak (alebin neskak): asteazkenetan, 15:30etatik 17:00etara
- Urteko izen-emate kuota: 190€.
- Izen-ematearen zenbatekoan ekipazio bat eta motxila bat sartzen dira.
Edozein egoera edo kontsulta berezirako bidali mezu elektroniko bat helbide honetara eskola@hondarribiafutbolelkartea.com