Abenduaren 19an, Hondarribia Futbol Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, Hondarribiko beteranoek hiruki partida jokatuko dute Real Sociedad eta Real Unión beteranoen aurka Ondartza futbol zelaian.

Jolasaz gain, txikienentzako ekintza eta jolas desberdinak izango dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Errealari zein Real Union-i partida hau antolatzeko duten prestutasunagatik.

Guztioi itxaroten zaituztegu!