Ekainaren 27an, ostirala, 19:00etan, lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, klubaren Ohiko Batzar Orokorra egingo da Ondartza futbol zelaiko bulegoetan (Foru kalea, z/g). Nahi duten bazkide guztiek parte hartu ahal izango dute batzar horretan.

Gai-zerrenda:

  1. Aurreko akta irakurtzea eta onartzea
  2. 2024/2025 denboraldiko aurrekontuaren balantzea
  3. 2025/2026 denboraldiko aurrekontua irakurtzea eta onartzea
  4. Galde-eskeak